argia.eus
INPRIMATU
Derrigorrezko soldadutza emakumeentzat ere izatea nahi du Danimarkak
  • Mette Frederiksen Danimarkako Lehen ministroaren arabera soldadutza denentzat derrigorrezkoa izateak “hobe” islatzen du genero berdintasuna.

Olaia L. Garaialde 2024ko martxoaren 15
Mette Frederiksen Danimarkako Lehen ministroa. Mette Frederiksen Danimarkako Lehen ministroa.

Orain arte Danimarkako emakumeentzat borondatezkoa zen soldadutza egitea, eta gizonak zozketa bidez deitzen zituzten. Mette Frederiksen Dinamarkako Lehen ministroak iragarri du denentzat baldintza berdinak jarri nahi dituela; hau da denentzat derrigorrezkoa izatea. Horrez gain, lau hilabetekoa izan ordez, denentzat hamaika hilabetekoa izatea nahi du.

Lehen ministroaren ustez horrek babes teknika “modernoagoak” eta “anitzagoak” sortuko ditu: “Genero berdintasuna aldarrikatzen dugu. Gustuko dugu esatea berritasunean oinarritutako herrialdea garela, baina gizonak Indar Armatuen Egunean parte hartzera behartuta daude, eta emakumeek aldiz, erregistratzeko eta ondoren errekluta bihurtzeko aukera dute”.

Armada “indartzeko” beste estrategia batzuk ere iragarri ditu; hala nola 25.000 milioi euroko inbertsioa.