Ostegunean bildu zen Paueko Dei Auzitegia Moriba Koivogui gazte migratzailearen kasuaz deliberatzeko. Bizi! mugimenduak, gaur, manifestatzera deitu du Baionara, 18:30ean Departamenduaren egoitza nagusiaren aurrean.
Moriba Koivogui ginear gaztea Baionako Cassin Lizeoan eskolatua da. Bizi!-ren arabera, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua gazte honen kasuan "modu desleialean" jokatzen ari da.
Auzitegiak Moribaren adingabetasuna zalantzan jarri du. Kontseiluak berriz, hauxe dio, "Moribarek ezin du frogatu umezurtza eta adingabe bakartua ez dela”.
Paueko Auzitegi Administratiboak ez du ontzat eman Moriba Koivogui adingabea dela frogatzeko defentsak aurkeztutako agiria.