Elkarrekin Podemoseko kide den Monica Monteagudo Casás-ek Gipuzkoako Batzar Nagusiei galdera zabaldu die Osoigo plataformaren bidez. 200 pertsonaren babesa lortuz gero, plataformak galdera helarazten die politikariei.
"Batzar Nagusietako kide batzuek Master ikasketak egin dituzte kargu publiko edo enpresarial handiak zituzten bitartean, esaterako, Denis Itxasok eta Jose Ignacio Asensiok, beren curriculum eta Linkedin sare profesionaletan agertzen denez. Beraiei eta Masterra duten gainerakoei galdera: Master amaierako lanak edo tesinak publiko egin ditzakezue begirada bat botatzeko?", bota du babes bila galdera Monteagudok.
Hemen ikus daitezke kargudun hauen eta beste hainbaten curriculumak.