argia.eus
INPRIMATU
Dena prest larunbat honetan Xilabaren finala jokatzeko
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen izango da. Bertan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola. Txapela Andoni Iturrioz euskal kulturaren mezenasak jantziko dio txapeldunari.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 09a

2020an txapelketa ederki hasi bazen ere, bertan behera utzi behar izan zuten osasun egoera tarteko. Aurten Xilabako saioetan ohikoa baino entzule gutxiago ibili dela azaldu dute antolatzaileek: "Osasun ziurtagiria eskatzeak eta, osasun egoerarekin loturiko debekuen ondotik, beste antolakunde anitzek memento berean ekimenak antolatzeak eragina izan dute seguraski", adierazi dute.

Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain jokatuko da finaleko saioa, 17:00etan hasita eta hamabosna bertso puntuagarri burutuko dituzte sei bertsolariek. Ondoren, buruz-buru arituko dira ordura arte puntu gehien lortu dituzten bi bertsolariak eta beste hamabosna bertso botako dituzte.

Txapela Andoni Iturrioz euskaltzale eta mezenasak jantziko du. Mintzoak webgunean irakur daiteke bere biografia,besteak beste, XVII. mendeko Larralde etxaldea erosi zuela Senperen, eta ondoren etxea berritu eta euskal kulturaren zerbitzurako kultur gune bilakatu zuela.

Finaleko sarrerak salgai

Interneten: www.bertsosarrerak.eus atarian, eta beste tokitan hauetan:

Senperen: Larraldea baserrian, Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan

Baionan: Elkar dendan

Hazparnen: Xuriatean

Donibane Garazin: Irulegiko Irratian

Pausun: Xaia ostatuan

Itsasun: Herriko etxean