Igande huntan iraganen da berriz ere Herri Urrats, euskararen aldeko besta haundia Senpereko aintziraren inguruan. 39. Edizioa. Aurten Itzulera lema hautatu dute antolatzaileek, orroitarazteko bi urtez ezin izan dela antolatu, pandemia zela eta, eta ondorioz, aurten berriz itzultzen dela arras beharrezkoa den mobilizazioa.
Beñat Bidegain Herri Urrats elkarteko presidentearekin hitz egin dute Euskal Irratietako kideek: