argia.eus
INPRIMATU
“Dena erabakitzeko, Euskal Errepublika” solasaldia ostegunean Donostian
  • Azken hilabeteetan Euskal Errepublikaren aldeko kanpaina egiten ari da Donostiako Sortu, hau aldarrikatzeko arrazoiak sozializatu asmoz. Ostegun honetan, uztailaren 12an, Easo plazan 18:30ean, Unai Apaolaza, Jone Etxeberria eta Beñat Irasuegi ariko dira, Naroa Iturri moderatzailearekin.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 10
Euskal Errepublikari buruz eztabaidatuko dute Donostian.

"Hizlariak euskal errepublikaren beharraz eta horretarako darabilgun estrategiaz eta etorkizunean erabili beharko genukeenaz ariko dira", jakinarazi du Sortuk prentsara bidalitako oharrean.

Aurreko hilabeteetan, Euskal Errepublika bultzatzeko arrazoien artean, pentsioak eta prekarietatea landu dituzte.