“Demokrazia lortzeko bidea independentzia da, ez alderantziz”

  • Kataluniako prozesuaren nondik norakoak eta ezker abertzalearen erronka nagusiak azaldu dituzte Figuereseko zinegotzi eta CUPeko idazkaritza nagusiko kide Natalia Sanchezek eta Sortuko Nafarroako koordinatzaile Miren Zabaletak Irunberrin (Nafarroan) eskaini duten hitzaldian. Bi ondorio nagusi atera dituzte: Espainiako Estatua demokratizatzea ezinezkoa denez, demokraziarako bide bakarra independentzia da, eta ez alderantziz; eta herri bat sortzeko behetik hasi behar da.


2017ko apirilaren 12an - 14:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Egun Kataluniako Legebiltzarrean 72 legebiltzarkide independentista daude eta datozen hilabeteotan independentziari buruzko erreferenduma egingo dute. Puntu honetara nola heldu diren azaldu du Sanchezek: “Bidea herri mobilizazioa da. Gaur fokua erakundeetan dugun arren, oinarria herritarrak hausturaren aldera ekartzea izan da”. Abiapuntua krisialdiaren hasieran jarri du: “Garai hartan herritarrak eskari zehatz batzuen alde mobilizatzen hasi ziren eta horrek eragin zuen indar independentistaren antolamendua. Udalerrietatik piztu zen, herri galdeketekin, herri-lurrikara bat bezala”.

Testuinguru horretan azaroaren 9ko erreferenduma deitu zuten eta Estatuak debekatu. “Ahaztu ohi dugun zerbait gertatu zen une horretan: urriaren 19an 100.000 pertsona baino gehiago irten ziren kalera protesta egitera”. Presio horren ondorioz, 600 hautestontzitik 1.400era igarotzea lortu zuten. “Hori da gakoa: tokian toki antolatzea”, ziurtatu du Sanchezek. Azaroaren 9koa “galdeketa deskafeinatu” bat izan zela dio, baina “Kataluniako historiaren mobilizaziorik masiboena” lortu zutela azpimarratu du.

Azken urte eta erdian fokua instituzioetan gehiegi ipini dutela eta datozen hilabeteotan “hasierako esentzia” berreskuratzen saiatuko direla azaldu du, udako galdeketari begira “ilusioa eta aktibazioa” lortzeko. “Oinarria udalerrietan eta egunerokoan dago, horra eraman behar dugu Kataluniako Errepublikaren inguruko eztabaida”, ziurtatu du, “independentziaren bitartez dena aldatu nahi dugula diogunean osasunari, hezkuntzari, ingurugiroari buruz ere ari garelako”. 

Herri egiteko garaia da”

“Bizkortze historikoko garai batean gaude. Mundua nahasia dago, ezjakintasunez betetako aro bat da, baina proiektu eraldatzaileei ateak irekitzen dizkiena”, hasi da Miren Zabaleta. “Kataluniako galdeketak Euskal Herriko eztabaidaren koordenadak ere aldatuko ditu, han independentziari buruz eztabaidatzen ari diren bitartean hemen autogobernu ponentziari buruz eztabaidatzen aritzea ez du zentzurik”, ziurtatu du.

Testuinguru horretan, Sortuk aurreikusten du 2026ra arteko epean subiranotasun prozesu bat abiatzea, aukerak daudela uste dutelako, Zabaletak azaldu duenez. Nafarroan aldaketa bultzatu zuten gehiengo sozialak subiranotasunaren alde aktibatzeko helburua dutela esan du: “2019an erregimenaren eta aldaketaren artean neurtuko gara, eta une horretara kaletik bultzatutako indarrez beteta iritsi behar dugu”.

Bide horretan udalek duten garrantzia azpimarratu du, horiek baitira Nafarroako aldaketaren erakusle nagusiak, Zabaletaren ustez: une honetan Nafarroan UPN eta PSNren 29 alkatetza daude eta aldaketaren 49, horietatik 41 EH Bildurenak. Udalbiltza eta antzeko taldeei buruz galdetuta, “herri” egiteko balio dutela esan du, “Korrikak eta beste ekimen askok egiten duten bezala”. “Herri egiteko garaia da”, amaitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-01-31 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Herrien frantsesezko izenak ezabatu dituzte dozenaka seinaletatik

Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.


Zertarako beharko lukete herriek independentzia?

Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]


2023-02-01 | Lide Iraola
Erbesteratu katalanek arrazoi politikoak argudiatu ahal izango dituzte euroagindua ukatzeko

Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Olatu berria Eskoziatik?

Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]


2022-06-28 | Karmelo Landa
Irlandarrak eta gu

Irlandarrek bere hizkuntza galdu dute eta ingelesa irabazi. Zer gehiago irabazi dute? Zer gehiago galdu? Astebete egin dut Dublinen, James Joyce-ren Ulysses nobela mardulean oinarri hartzen duen Bloomsday jaialdia bizitzen eta aztertzen.
Lehenago ere ibili izan naiz Irlandan,... [+]


Unai Apaolaza (Ehun mugimendua)
“Larunbateko burujabetza ekintzarekin anomalia politiko bat egitera goaz”

“Burujabetza ekintza masiboa” antolatu du euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak larunbaterako, ekainak 4, Irungo Ficobatik abiatuta. Larunbateko deialdiaz, Ehun mugimenduaren helburuez, independentismoaren eta burujabetzen aldeko borrokaren indargune zein... [+]


2022-05-23 | Karmelo Landa
Eskubideak eta jokabideak nazioartean zein naziogintzan

Giza eskubideen babeserako nazioarteko sistema aztertzen duen master batean partaide izan naiz oraintsu unibertsitatean. Paradoxa lazgarria agertu zaigu bertan. Alde batetik, Nazio Batuen sistema unibertsala deituak lortu du, maila arauemailean bederen, goren gradua kontsidera... [+]


Ederki toreatutako zezenak gara

Utzi egin diot politikako albisteak fundamentuz segitzeari. Prentsari gainbegiratu azkarra gosaritan, geroagoko elkarrizketa edo erreportaje interesgarriren baten hautaketa, eta irratiko albistegi laburren zurrumurrua dutxa hartu bitarteko atmosferan. Kito, hori da nire denbora... [+]


Eguneraketa berriak daude