argia.eus
INPRIMATU
Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita
  • Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 

Unai Lomana Uribezubia 2025eko otsailaren 13a
Lizarrako elkarretaratzea Gedar.eus

 Hasiera batean epaiketak asteazkenean izan behar bazuen ere, azken momentuan Lizarrako alkate Marta Ruiz de Aldak (UPN) helegitea jarri du, eta abestiko letrak "delitu penal" gisa ikertuko dira orain, Gedarrek jaso duenez.

Raimundo El Canastero taldearen kontrako ikerketa aurreko abuztuan hasi zen. Auzia, taldeak  Beff D 'Alda abestian egindako letren ingurukoa da, non udal gobernuaren aburuz, "mehatxuak, osotasun moralaren aurkako kalteak eta irainak" diren.

Egun, Axier Lopezek ARGIAn publikatutako artikuluan aurreikusten zuena bete da:"gorroto delitua"  egotzitza ikertuko dute taldea.

Horrek aldaketa nabariak ditu auzibidean:

Hasteko, aurretik egozten zitzaizkien "delitu arinei", "delitu penala" ere batzen zaie. Horrek zigor ekonomikoak areagotzeaz gain, lau urterainoko espetxe-zigorra ezartzeko aukera zabaldu du.

Bigarrenik, Lizarrako epaitegian burutu behar zen prozesua, orain Nafarroako Lurralde Auzitegian burutuko da,Iruñean hala jaso du EITBk. "Delitu penalak" hierarkian gorago dagoen organu judizialaren epaia behar du 

Hirugarrenik, abian zegoen epaiketa etenda geratu da eta data berriaren esperoan geratu dira Raimundo El Canasteroko kideak. 

Taldearekiko elkartasuna 

Musika munduko 237 pertsonak taldeari elkartasuna helarazi diote orain dela gutxi. Hala ere, panorama musikalaz harago, asteazken goizean, epaiketa ezarrita zen ordurako elkarretaratzea deitua zegoen Lizarrako epaitegien parean. #BeffEzDaHaragia. Adierazpen Askatasuna lemapeko pankarta baten atzean batu ziren hamarnaka pertsona. 

Raimundo El Canasterori elkartasuna adierazitako musikariak