argia.eus
INPRIMATU
‘Delinkuentzia kanpora’ taldeko kide bat zigortu dute SOS Arrazakeria mehatxatzeagatik
  • Delinkuentzia Kanpora taldeko kide bat zigortu du Bilboko Epaitegiak Facebook bidez Federico Garcia Arabako SOS Arrazakeria taldeko burua mehatxatzeagtik. 150 euro ordaindu beharko ditu.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko martxoaren 21a
Delinkuentzia Kanpora taldekoek egindako manifestazio bat.

Egun Gasteizko Abetxuko auzoan bizi den Manzanares Cortes familiarekin lotura duten mehatxuek. Zenbait bizilagunek familia kanporatzea eskatu izan dute delinkuentziarekin lotutako ekintzak egiten dituztela argudiatuta. Abiapuntu hor dagoela dio SOS Arrazakeriak. “Hil egingo zara” eta antzeko mezuak bidali zizkion ‘Delinkuentzia Kanpora’ taldeko kideak  SOS Arrazakeriako Garciari.

Diskriminazioaren aurkako kolektiboak salatu du zenbait bizilagunen jarrera gorrotoan oinarritzen dela. “Manzanares Cortes familia presio handiak jasaten ari da eta eurenganako gorroto mezuak egunero gertatzen dira”.

Epaileak 150 euroko isuna ezarri dio mehatxugileari. EAEn lehen zigorra da sare sozialen bidez igorritako mezuen ondorioz, SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez.

“Pozik” dira erabakiarekin eta mugarri izatea espero dute. “Jendeak uste du sare sozialetan inpunitate osoz jardun dezaketela eta neurri honek kontrakoa adierazten du”.

Hala Bedik sakonean jorratu du ‘Delinkuentzia kanpora’ taldearen kasua. Hurrengo loturetan hiru erreportaje dituzue irakurgai. Lehenengoan taldearen sorrera aztertzen dute. Bigarrengoan taldeko buru nagusienetariko baten kasua hartzen dute ardatzean. Hirugarrengoan, aldiz, Europan areagotzen ari den korronte ultraeskuindarrarekin izan dezakeen lotura hartu dute aintzat.