argia.eus
INPRIMATU
Del Miguel Auziko kondenatuei kartzela zigorra ezarri die Arabako Auzitegiak
  • Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko martxoaren 20a
Alfredo de Miguel eta bere abokatua. Argazkia: EFE.

Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiek kartzelan sartu beharko dute, De Miguel auzia izenez ezagutzen den ustelkeria kasua dela eta.

Epaiketan, Gazteria sailean izandako irregulartasunek eragindako kalte ekonomikoan modu murriztailea aplikatu dela adierazi du El diariok. Miguel auziko akusatuek, beraz, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.

Sanchezen kasuan, Probintzia Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak adierazi dute Gazteriako zuzendari ohia kontratazio irregularrak justifikatzen saiatuko zela, Eusko Jaurlaritzaren ustezko agiri ofizial batekin, zigilu itxura ofiziala zutenak. Zigiluek ez zuten sarrera erregistroaren koderik, ez eta Administraziora iritsitako dokumentuak jasotzen dituen liburuarekiko korrespondentziarik ere.

Inplikatuen kondena

Alfredo de Miguel Arabako EAJko Batzorde Betearazleko kide ohiari hamabi urte, lau hilabete eta hamabost egunez kartzelan sartu beharko du, eta gehienez ere bederatzi urteko kartzela zigorra beteko du. Xabier Sanchezi, berriz, zazpi urte, hilabete bat eta 15 eguneko zigorra.

Koldo Otxandiano buruzagi ohiari zazpi urte, sei hilabete eta hamabost eguneko zigorra jarri diote, eta gehienez sei urte eta bederatzi hilabete bete beharko ditu. Aitor Telleriari, aldiz, sei urte, hilabete bat eta 15 eguneko zigorra jarri diote.

Arabako Probintzia Auzitegiak kondenatuei ohartarazi die Auzitegian agertu ezean, atxilotzeko eskatuko zaiela Segurtasun Indarrei.