Gazteen etorkizunaren alde egindako manifestazioetan, zortzi kide atxilotu zituen Ertzaintzak. Zazpik Bilbon deklaratu dute; deklaratzeko falta dena hilaren 24an joango da Gasteizko Epaitegira. Ernaik elkarretaratzea deitu du egun horretarako.
Maiatzaren 7an, Ernai gazte antolakundeak manifestazioak egin zituen Euskal Herriko hainbat hiriburutan “gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatzeko”.
Guztira, zortzi kide atxilotu zituen Ertzaintzak. Horietatik zazpik Bilbon deklaratu dute, eta azken kideak Gasteizko Epaitegian emango du lekukotza, hilaren 24an.
Ernaik salatu izan du manifestazioan Ertzaintza oldartu egin zitzaiela parte hartzaileei: Gasteizko Legebiltzarraren parean, manifestazio amaieran, hainbat izan ziren kolpatuak, eta gazte bat atxilo eraman zuten. Ospitalean artatu behar izan zuten.
Prozedura salatzeko, eta gazteen “etorkizun duinaren” alde egiten jarraitzeko, elkarretaratzea egingo du Ernaik irailaren 24an bertan, goizeko hamarretan, Gasteizko Epaitegiaren aurrean.