argia.eus
INPRIMATU
Deklaratzera deitu dituzte Skolae programari lotutako 10 pertsona
  • Nafarroako Gobernuko jarduneko eledun eta hezkuntza kontsailari Maria Solanak jakitera eman duenez 2017-2020 hezikidetza plana idatzi zuten bost pertsona eta beste bost tutore deklaratzera deitu dituzte. Programaren aurkako hiru demanda daude aurkezturik Nafarroako Auzitegi Nagusian. M18 elkarteak, Concapa eta guraso talde batek aurkeztutakoak dira. Ekainaren 14rako deitu ditu epaileak deklaratzera.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko ekainaren 07a

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

"Beste behin salatu nahi dugu Skolaeren inguruan lanean dauden irakasle eta profesionalek jasan behar duten sorgin ehiza". Gobernu berriarekin Skolae kolokan ote dagoen galdetu diote eledunari. Hezkuntza "politikatik at" mantentzeko beharra azpimarratu du: "Gobernu aldaketen gainetik egon beharko luke".

Aldatu ezin diren aurrerapausuak eman direla ere gaineratu du: "Hezikidetzan atzera bueltarik ez duen une batean gaude. Gertatzen dena gertatzen dela, 2.200 pertsona berdintasunean trebatu ditugu". Parlamentuaren gehiengoa "Skolaeren aldekoa" dela oroitarazi du, eta gehiengo horren aurka egitea "zaila" izanen dela sinetsita dago.