argia.eus
INPRIMATU
Deialdi masiboa Altsasun datorren larunbaterako atxiloketen aurka deitu duten manifestaziora
  • Euskal Herrian egin den prentsaurrekorik jendetsuenetako bat egin dute Altsasun azaroaren 19an, hurrengo larunbaterako Udalak, atxilotuen senideek eta azken asteetako egoerari erantzuteko sortutako Altsasuarra eta harro plataformak deitutako manifestazio deia babestuz. 13:00etan aterako da Nettotik eta isila izango da.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 19a
1.500 lagunetik gora zenbatu dituzte Altsasun egindako prentsaurrekoan. (Argazkia: @AkerOkerra) 1.500 lagunetik gora zenbatu dituzte Altsasun egindako prentsaurrekoan. (Argazkia: Twitter/@AkerOkerra)

Altsasuko alkate Javier Ollok azaroaren 16an plenoan adostutakoa indarrean jarri du. Bere hitzetan, urriaren 15eko gertaerak "ez ziren sekula gertatu behar" eta atxilotuen senideei elkartasuna adierazi die. 

Gertaera hauek "terrorismo" gisa epaitzea desproportzionatutzat jo du eta ikerketa Iruñeko epaitegietara lekualdatzeko eskatu du. Hedabide batzuek orduz geroztik gertatuakoari emandako trataerarekin haserre agertu da.

Azpian deialdiarekin zabaldu duten kartela.

 

 

Argazki oina

 

 

 

Informazio gehiago:

ltsasuko eskandalua: Zer dago zirku mediatikoaren atzean?