argia.eus
INPRIMATU
Defentsaren psikologoek Zuriarrain eta Barrenetxearen torturak berretsi dituzte 13/13 epaiketan
  • Epaiketaren saio berria egin da astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Saioa Agirre eta Naia Zuriarrain akusatuei Istanbulgo Protokoloa aplikatu zieten Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 27a
Saioa Agirre, epaiketan bertan torturen testigantza ematen. Irudia, Youtube

Astelehen goizeko saioan hainbat perituk deklaratu dute Madrileko auzitegian. Akusazioen aldetik, DNA probetan hatz marketan eta grafologian adituak diren poliziek hartu dute hitza. Defentsak deituta, aldiz, Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek. Barrenetxea Agirreren psikologoa izan zen, eta de la Llosa Zuriarrainena. Nor bere aldetik, biek ziurtatu dute akusatuek salatutako torturek bat egiten dutela beren sintomekin. Nazioartean torturen egiazkotasuna frogatzeko erreferentzia nagusia den Istanbulgo Protokoloa aplikatu zieten Agirre eta Zuriarraini. Zuriarrainek, gainera, Eusko Jaurlaritzaren ikerketaren barruan pasa zuen protokoloa.

Urria eta azaroa

13/13 epaiketaren hurrengo saioak urriaren 29rako eta azaroaren 3 eta 4rako daude aurreikusiak.