argia.eus
INPRIMATU
Debekuen gainetik, Danoneren aurkako ekintza egin du Via Campesinak Parisen
  • Parisen Danoneren egoitza nagusian ekintza egin dute Via Campesinako kideek. Multinazional frantziarra mundu osoan nekazaritza industrialaren bidez "nekazariak hiltzen" ari dela salatu dute. Lerro gorria marraztu diote atean bertan.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko abenduaren 09a
Via Campesinako kideek egin duten protestan, Euskal Herritik joandako delegazio batek ere parte hartu du.

COP21 klima aldaketaren aurkako goibileraren testuinguruan joan dira Parisera. Salbuespen egoera ezarrita da bertan eta manifestatzea debekatua da. Ekintzan parte hartu dute Euskal Herritik joandako kideek ere.

 

Donostiako AntiguaOtarrak kontsumo taldeko Facebook orrian beren bidaia kontatzen ari dira argazki eta bideoen bidez.

Bideo hauetan ekintzaren zergatiak azaldu dituzte frantsesez.

Argia.eus/cop21 kanalean goibileraz ARGIAn argitaratu dugun guztia kontsultagai.