Hainbat dokumentu legaletan azaltzen denaren arabera, Monsanto multinazionalak bazekien saltzen zuen produktu kimiko bat arriskutsua zela osasunarentzat, baina ez zuen merkatutik erretiratu.
PCB gisa ezagutzen den produktu kimiko toxikoak ekoizten eta saltzen aritu zen Monsanto zortzi urtez, osasunarentzat eta ingurumenarentzat arriskutsua zela jakin arren. 20.000 dokumentu batzen dituen artxiboan agertzen omen dira datuok eta bertan ikus liteke enpresak bazuela erakusten diren frogen berri.
AEBetako Washingtongo fiskal nagusi Bill Sherman-ek salaketa jarri dio multinazionalari auzi honekin lotuta, milioika dolarreko isuna eskatu du, PCBa garbitzeko. Sherman-en arabera “Monsantok bazekien arriskutsuak zirela, baina jendeari ezkutatu zion irabazi ekonomikoak lortzeko”.
Bifenilo policlorado-a (PCB) bizitza luzeko produktu kutsakorra da, Monsantok modu masiboan ekoiztu zuena 1935 eta 1977 artean. Txostenak dionaren arabera 1969an izan zuen enpresak informearen berri. El Diario.es-ek jorratutako albiste honetan ikus daitezke aferaren xehetasuna gehiago.
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Plastiko konpostagarrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak dira titularra irakurri genuen iazko urrian Elhuyarren. CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko adituen ikerketa batean zegoen oinarritua albistea, eta zalaparta handia piztu zuen. Garazi Zabaletak... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.
Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]
Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.
Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]
Zuhaitzen eta arbolen sarobean nabil azken urte hauetan. Larrean, abaroan eta biaoan hor nabil atera ezinik. Zuhaitzei eta arbolei aparteko begirunea diedala jabetua izango zara, tarteka behinik ARGIAren Bizi Baratzea txoko honetan ibiltzen bazara. Eta azkenaldi honetan,... [+]
Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]
Duela gutxiko kontua da. Iberiar katamotza (Lynx pardinus), mundu mailako felino espezie mehatxatuenetarikoa, “galtzeko arriskuan” egotetik “kaltebera” kategoriara igaro da IUCNren Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Espeziea kontserbatzeko egindako... [+]