Donbasseko gatazkan murgildurik dauden alde guztiek hausnarrean darabiltzate orduotan Debaltseveko guduaren ondorioak. Errusiak disimulurik gabe laguntzen dituen Novorossiaren aldeko miliziek garaitu dute, OTANek lagundutako Kieveko armadak porrot larria jasan. Oraindik ez da ezagutzen zulo hartan erori diren gizonen kopurua, ez da txikia izanen. Eta orain zer?
Minsken otsailararen 12an sinatutako itunak bizirik ote dirauen da galdera nagusia. Konponbide diplomatikoari irekitako zirritu hura zabalik ote dagoen. Borrokak erabat baretu diren ere argi ez dagoen arren, jo dezagun gaur matxino errusiarzaleek gudua amaitutzat jotzen dutela. Lehen puntua zen armen isiltzea bestetan bai baina Debaltseven igande gauetik bete ez denean, epea gaurtik kontatzea onartuko dute alde guztiek? Vladimir Putinek egunotan iradoki duen moduan, badaude baldintzak bigarren puntura igarotzeko, arma zamatsuenak frontetik urruntzea aurreikusten duen horretara?
Mendebaldeko agintari eta iritzi emaile nagusien artean bi joera dira nagusi aurreko asteetan bezala. Angela Merkelek aldarrikatzen duen real politik delakoaren aldekoek uste dute oraindik badela tartea, Barack Obamak aipatzen duen pazientzia estrategikoa ildo beretik doa. Aldiz, beste askok Errusiari Ukrainian mezu gogorragoa bidaltzea eskatzen dute; The Washington Postek editorialean dioen moduan “Europako liderrek ez dute geldiaraziko Errusiaren erasoa AEBko presidentea ez bada sendo agertzen. Ukrainarrak galdezka ariko dira ea beren herrialdearen zenbaterainoko zatiak erori behar duen Errusiako tropen mende Obama jaunak bazterrean utzi dezan bere pazientzia estrategikoa”. Britainia Handiko Defentsa ministroak, berriz, esan du “Vladimir Putinek Ukrainan erabili dituen taktikak errepikatu ditzakeela dagoenekoz OTANeko kide diren Baltikoko herrialdeetan”.
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
BRICS+ taldearen gailurra iragan berri da Errusiako Kazan herrian. Errusia, Txina, India, Iran, Brasil, Hego Afrika, Egipto, Emirerri Batuak eta Etiopia batzen ditu estatu-bloke horrek, eta beste 30 bat estatuk dute bertaratzeko hautagaitza aurkezturik. Ekonomikoki pisu handia... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.
Adierazi du eragiketa hori baimentzeak “arrisku gaindiezinak” ekarriko lituzkeela. Espainiako Gobernuak eskaintza jakinarazi zenetik kezka zuen enpresak Hungariako lehen ministro Viktor Orbán-ekin eta Errusiarekin izan zitzakeen loturengatik. Espainiako... [+]
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.
Pavel Durov atxilotu dute abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuan. Frantziako Justiziaren arabera, plataformaren moderazio faltak eta agintariekin lankidetza faltak droga-trafiko, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute.
Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.
Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]
Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.