argia.eus
INPRIMATU
“De Miguel” auziko tribunalak erabaki du Miren Azkaratek ez duela deklaratu beharrik
  • Komisio ilegalak kobratzea leporatuta Arabako EAJko goi-kargu ugari zipriztintzen dituen "De Miguel" auzian Miren Azkaratek deklaratu dezala eskatu zuen akusatuetako baten abokatuak, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu zela eta epaitzen ari diren kontratuak sail horri lotuta daudela argudiatuta. Arabako Auzitegiko tribunalak, ordea, ez du beharrezkotzat jo Azkaratek deklaratzea.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 07a

Argitaratutako autoak dio duela gutxi arte Donostiako Udalean zinegotzi izan den Azkarate entzun beharrik ez dagoela auzian, Kultura saileko garai hartako beste hainbat lekuko badirelako "lan ez hain instituzionala zutenak eta kontratu horien arazoari lotuago aritzen zirenak".

Fiskaltzaren arabera, Alfredo de Miguel Arabako EAJko bigarrenak kontratuak ilegalki lortzen zituen, hain juxtu Kultura sailetik. Hori dela-eta, diru-laguntzen politikaz eta sailaren funtzionamenduaz Azkaratek azalpenak eman zitzala nahi zuen Gurutz Larrañaga Kultura saileko bigarrena izandakoaren abokatuak.

Epaiketak otsailaren 19an ekingo dio berriz ere, eta lekukoak deklaratzen hasiko dira.

Segi De Miguel auzia helbide honetan.