argia.eus
INPRIMATU
De Miguel auziko hiru inputatuk 170.000 euro jaso zituzten kalte-ordain gisa “bidegabeko kaleratzeagatik”
  • De Miguel auzian inputatuta daude hirurak eta denera 170.000 euroko kalte ordaina jaso zuten, Hala Bedik argitaratu duenez. Ustelkeriagatik EAEko epaiketarik handiena da eta EAJko kide ohi ugari daude akusatuen aulkian.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 05a
De Miguel auziko inputatuak (argazkia: Hala Bedi)

Alfredo De Miguel, Julian Sanchez eta Aitor Telleriak kalte-ordaina jaso zuten bidegabeko kaleratzeagatik. De Miguelek eta Telleriak 22.190 eurokoa jaso zuten eta Sanchezek 128.692 eurokoa.

De Miguelek kalte-ordaina jaso zuen Sprilur enpresatik kaleratu izan zenean, eta gero enpresa publiko batean eman zioten lana; Telleria, EAJ Arabako exekutibako kide ohia, Patxi Lopez gobernura iristean CEIA enpresatik bota zuten; Sanchez, Parke Teknologikoen Sarearen lehendakari ohia, aurrekoa bezala, Patxi Lopez gobernura iristean kaleratu zuten.