argia.eus
INPRIMATU
‘De Miguel’ auziko akusatuek ez dute negoziatuko fiskaltzarekin
  • Zigorrak arintzearen truke akusazioak aitortzea eskatzen die fiskalak baina akusatuen abokatuek adierazi dutenez, errugabeak direla defendatuko dute eta fiskaltzarekin negoziatu gabe bilatuko dute absoluzioa.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 19a
Gurutz LarraƱaga eta bere abokatu Miguel Alonso.

Euskal Herrian gertatu den iruzur kasurik handienetakoa da ‘De Miguel’ auzia. Legez kanpoko komisioa jaso eta hirigintza operazioetan iruzurra egitea egozten die Alfredo De Miguel Arabako Aldundiko Toki Administrazioko diputatu ohiari eta beste 25 laguni. Astelehenean ziren deklaratzen hastekoak 26 akusatuak baina Josu Izagirre fiskalburuak epaiketa etetea eskatu zuen, defentsekin akordioa lortzen saiatzeko.

El Diario.es-ek jakitera eman duenez, De Miguelen abokatua den Gonzalo Susaetak eta beste zenbait abokatuk, negoziatzeari uko egingo diote ministerio fiskalari. Gurutz Larrañaga sailburuordearen abokatuak gaineratu du, “berri handirik” izan ezean, akordiorik gabeko epaiketa izango dela eta absoluzioa bilatuko duela.

Luzea izaten ari da epaiketa. Urtarrilean hasi zen eta deklarazioen fasea urrian amaitzekoa zen baina 150 lekukok eta 20 perituk hitz egin ondoren, gutxienez azaro amaiera arte ez da amaituko.

Hauek dira akusatuetako batzuk: Alfredo De Miguel , Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano Araba Buru Batzarreko kide ohiak, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde ohia, Julian Sanchez Alegria EAEko teknologia parke sareko buru ohia eta Maria Justina Angulo Zambranako EAJko alkate ohia, besteak beste.