argia.eus
INPRIMATU
De Miguel auziaren sententzia Espainiako Estatuko hauteskundeen osterako atzeratu dute
  • Mercedes Guerrero Arabako Lurralde Auzitegiko epaileak esan duenez, Gabonak baino lehen jakinaraztea espero dute.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 15
De Miguel auziko auzipetuak

2018ko abenduaren 19an epaiaren zain utzi zuten auzia. Udazkenerako argitaratu zitekeela uste bazen ere, azkenean azaroaren 10aren ostean ezagutuko da emaitza, Mercedes Guerrerok adierazi duenagatik: “Uste dut udazken amaierarako argitaratuko dela. Gabonak baino lehen izango dela pentsatu nahi dut”.

De Miguel auzia ezagutu den ustezko ustelkeria kasurik handiena da Euskal Autonomia Erkidegoan. 26 akusatu eta ehun lekuko baino gehiago daude. Akusatuen artean Alfredo De Miguel Arabako Tokiko Administrazioetako eta Finantzetako Lurralde Kontseiluko EAJko diputatu ohia, zeina 29 urteko kartzela zigor bati egiten ari den aurre. Berari eta beste 25 akusatuei, besteak beste, delitu hauek egozten dizkiete: eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa eta dokumentuen faltsifikazioa.