argia.eus
INPRIMATU
“De Miguel auzia” izenez izen
  • Denera, 26 lagun daude auzipetuta, guztiak Arabako EAJko alderdikide ohiak, tartean, De Miguel bera, Araba Buru Batzarreko kide ohi eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia; Aitor Telleria ABBko kide ohia eta Koldo Otxandiano Arabako burukide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa.

Hala Bedi @halabedi 2018ko urtarrilaren 08a
Arabako Lurralde Auzitegiaren areto honetan egingo da ahozko auzia; argazkian Jaime Tapia magistratua berau erakusten.

Hemen auzipetu guztiak:

1.- Alfredo de Miguel.

2.- Ainhoa Bilbao: Alfredo de Miguel negozio kidea eta Kataia Consulting enpresaren jabeetako bat. 30 urteko espetxe eskaera.

3.- Aitor Tellería.

4.- Araceli Bajo: Kataia Consulting enpresako jabea Ainhoa Bilbaorekin batera. 21 urteko espetxe eskaera.

5.- Koldo Ochandiano. 32 urteko espetxe eskaera.

6.- Iratxe Gaztelu-Urrutia: Kataia Consultingeko hirugarren jabea. 22 urteko espetxe eskaera.

7.- Aintzane De Miguel: Kataia Consulting enpresako kontuak eramateaz gain, auziarekin lotutako beste enpresa batzuen kontuak ere kontrolatzen zituen. “Faktura faltsuak” sortzea leporatzen diote. 13 urteko espetxe eskaera.

8.- Iñaki San Juan: EAJko militantea, Errexal eta Ortzi Muga bezalako enpresetako administratzailea. Enpresa hauek, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentutik kontratuak jaso omen zituzten, “a dedo”. 19 urteko espetxe eskaera.

9.- Josu Montes: Ortzi Muga enpresako administratzailea eta Errexal enpresako langilea. EAJ-ko militantea. 18 urteko espetxe eskaera.

10.- Francisco Javier Sánchez Robles: Kutura Departamentuko zuzendarietako bat Juan José Ibarretxerekin 2003tik 2009ra. 18 urteko espetxe eskaera.

11.- Gurutz Larrañaga Zubizarreta: Kultura sailburu ordea 2003ko uztailetik 2009ko maiatzera Juan José Ibarretxeren Gobernuan. 17 urteko espetxe eskaera.

12.- Jon Iñaki Echaburu: EAJko militantea, Urbanorma Consultingeko kidea eta lotura zuzena Arabako Teknologia parkeko irregultartasunekin. 11 urteko espetxe eskaera.

13.- Alfonso Arriola: Arabako Teknologia Parkeko gerentea 2006tik 2009ra bitartean. 21 urteko espetxe eskaera.

14.- Julián Sánchez Alegría: EAE-ko Parke Teknologikoen presidentea 2005etik 2009ra bitartean. 17 urteko espetxe eskaera.

15.- Miren Lourdes Bilbao: Arabako Teknologia Parkeko zuzendaria 2007ko ekainetik 2011ko otsailera arte. 12 urteko espetxe eskaera.

16.- Sergio Fernández Oleaga: Studio Técnico Obras y Arquitectura S.L. enpresako administratzailea bazkide bakarra. Enpresa honek, Kataia Consulting lagundu zuen modu ilegalean, 12 urteko espetxe eskaera.

17.- María Justina Angulo: Zambranako alkatesa (EAJ) 1995etik 2007ra. 2007tik 2011ra zinegotzia herri berdinean. Bost urteko espetxe eskaera.

18.- Jesús José Arruti Letemendia: Jesús Arrutirekin batera Sidepur enpresakoa administrazailea. 19 urteko espetxe eskaera. 

19.- Jesús Arruti Odriozola: Jesús José Arrutiren aita, Sidepur enpresako bazkidea eta Zerulurreko administratzaile bakarra. 19 urteko espetxe eskaera.

20.- Estíbaliz Arruti Letemendia: Jesús Arrutiren alaba eta Sidepur enpresako langilea. 6 urteko espetxe eskaera.

21.- Gorka Errasti: Zerulurreko sortzaileetako bat. 6 urteko espetxe eskaera.

22.- Francesc Fernández: Riera taldeko arduradunetako bat eta “Zambra auziarekin” lotura. 7 urteko espetxe eskaera.

23.- Plácido Casas: Riera taldeko arduradunetako bat. 7 urteko espetxe eskaera.

24.- Joaquín Sabater: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.

25.- Ramón Tomás Riba: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.

26.- Prudencio Hierro: Fiskaltzaren ustez, De Miguel-Bilbao bikoteari Gorlizeko etxearen konponketak ordaindu zizkion, “influentzia politikoak” eskertu nahian.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta