argia.eus
INPRIMATU
David Beriain eta Roberto Fraile Euskal Herriko kazetariak hil dituzte Burkina Fason
  • Desagertuak zeuden astelehenetik, eraso armatu baten ostean.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 27a

Arancha González Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak baieztatu egin du bi kazetarien gorpuak aurkitu dituztela asteartean. Gonzálezek ez du hildakoen identitatea baieztatu, dokumental bat egiten ari ziren bi kazetari direla esatera mugatu da, baina hedabideek ziurtzat jo dute Beriain eta Fraile direla hildakoak. David Beriain Iruñean jaioa da, eta Roberto Fraile Barakaldon.

Fraile eta Beriain desagertuak zeuden kazetari irlandar batekin eta Burkinen segurtasun indarretako kide batekin batera, pertsona armatu batzuek legez kanpoko ehizaren aurkako patruila bati eraso egin ondoren, hego-ekialdeko Kompienga lurraldean. Bi kazetariak dokumental batean ari ziren lanean, legez kanpoko ehizaz hain zuzen ere. Naiz-en arabera, bertako komunikabideek ziurtatu dute beren bahitzaileek hil dituztela kazetariak.