argia.eus
INPRIMATU
#Datraolat tresnarekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago
  • Firefox eta Chrome nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalagoan gehitzeko aukera ematen du.

iametza 2015eko urriaren 27a

Twitterreko euskal erabiltzaileek traola eta erabiltzaile-izenei kasu markak eta postposizioak gehitzeko hainbat modu desberdin erabiltzen dituzte. Adibidez, ​ren idatzi nahi badugu horrelakoak ikusten dira:

​-ren

|ren

ren

'ren

.ren

Baina zergatik ez erabili ​ren, hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina Iametza interaktiboan garatu ditugun Firefox eta Chromerako gehigarriei esker orain posible da modu erraz batean hori egitea.

Gehigarri hauek instalatzeko pauso hauek jarraitu behar dira:

Firefox

1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira.

2. Sakatu "Add to Firefox" jartzen duen botoia.

3. Ohar bat agertuko zaizu. Sakatu "Instalatu".

5. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.

Zure Firefox nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako "Nola erabili" atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!

Chrome

1. Joan Datraolat gehigarriaren orrira.

2. Sakatu "Add to Chrome" botoia.

3. Gehigarria instalatu nahi duzun galdetuko dizu, sakatu "Add extension".

4. Kitto! datraolat behar bezala instalatu duzula dioen mezu bat agertuko zaizu.

Zure Chrome nabigatzailearen goiko barran traola itxurako botoi berri bat agertuko zaizu. Erabiltzen hasi aurretik orri honetako "Nola erabili" atala irakurtzea gomendatzen dizugu. Oso erraza da!

Nola erabili

1. Nahi duzun traola edo erabiltzaile-izena idatzi.

2. Firefox edo Chrome-ko goiko barrako botoia sakatu.

3. Kasu-marka edo postposizioa idatzi eta kitto!

Lizentzia

#datraolat software librea da. Iturburu-kodeak GNU General Public License v3 lizentzia dauka.