argia.eus
INPRIMATU
Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela
  • Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren urteko aurreikuspenak azaltzerakoan.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Xalba Ramirez @xalbaram 2023ko abenduaren 29a
Martuteneko espetxea. Argazkia: Irekia

Espainiako Gobernuak horrela jakinarazi diola baieztatu du alkateak. Zubietako kartzela bukatu behar da Martuteneakoak bertara joan ahal izateko. Goiak azaldu duenez, Eskusaitzetako kartzelako obra soziala jada amaituta dago, eta soilik kartzelako ekipamendua falta dela.

2024ko bigarren erdiralderako, beraz, lekualdatuko dituzte Martuteneko presoak Zubietara. Honen ostean, Txomiñenean aurreikusita zeuden etxebizitza eta ekipamenduak egiten hasiko direla ziurtatu du Goiak.