Otsailaren 19an Nafarroako Legebiltzarrak urrats handia eman zuen Euskararen Legea aldatu eta D eredua Nafarroako eremu ez euskaldunera zabalduz.
Ezkerra, Geroa Bai eta PSNk egindako proposamena izan zen. EH Bilduko indarren aldeko botoa jaso zuen eta UPN eta PPN aurka agertu ziren: 27 boto alde eta 23 aurka. Berez, Euskararen Legeak ez du esaten ezin denik euskarazko irakaskuntzarik izan eremu ez euskaldunean, baina PSNk ez du inoiz ahalbideratu hori posible izatea.
Lege aldaketa otsailean indarrean jarrita, pentsa zitekeen ez zela erraza izango hurrengo ikasturterako aukera abian jartzea, baina nahiko balitz bistan da posible litzatekeela: irakasleak badira, eskolak ere bai eta jakin beharreko garrantzitsuena da ea zenbat haur diren prest D ereduan matrikulatzeko. Orotara hartuta prest asko egongo dira seguruenik, baina lekuan lekuko gelak betetzeko adina bai? Edo bestela esanda, zenbat haur beharko lirateke Nafarroako Gobernuak gela bat ireki dezan? Parlamentuak Nafarroako Gobernuaren esku utzi du hori arautzea.
Eremu euskaldunean administrazioa behartua dago euskaraz ikasi nahi dutenei lerro hau irekitzera, gaur egun 5 ikaslerekin irekitzen ei da gela. Baina gelako behar diren ikasle kopuruen inguruan kontuak ez dira batere argiak. 1988ko dekretu baten arabera, eremu mistoan 15 ikasle behar ziren euskarazko gela bat irekitzeko landa eremuetan, hiriguneetan aldiz –2.500 herritarretik gora– 20 behar ziren.
Argi dagoen bakarra da hurrengo ikasturtean ez dela izango posible eremu ez euskaldunean euskarazko ereduren batean ikastea eskola publikoan. Hortik aurrera dena ilun, besteak beste hauteskundeak direlako tartean eta dekretu berria gobernu berriak egin beharko duelako. UPNk, hala ere, bere kartaren bat erakutsi du. Eremu mistoko Abartzuzan ez du utzi 10 umeko gelarik osatzen D ereduan, eta gutxienez 15 ikasle eskatu ditu.
Arazoak ikastolei?
D ereduaren zabalkundeak, alabaina, arazoak ekar diezazkieke eremu ez euskalduneko ikastolei, eremu hartan euskarazko irakaskuntzaren zutoin izan diren hezkuntza zentroei. Tafalla, Zangoza, Viana, Irunberri , Lodosa eta Fontellaseko ikastolak dira hauek eta gaur egun ia 1.100 ikasle dituzte. Bitxia izan zen, ohikoan trabak jartzea dizkionean, Euskararen Legearen aldaketaren unean UPN ikastolen defendatzaile sutsua bihurtu zen, eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntza bermatzeko ikastolak nahiko zirela ozen aldarrikatuz.
Edozein modutan, oso posible da lehen une batean behintzat ikastola hauek eraginen bat izatea matrikulazioetan eta halakorik gertatzen bada Nafarroako Gobernuaren laguntza beharko dute arazo larririk izan ez dezaten. Bitxia bada ere, oraingoan arazoak euskararen garapenetik etor daitezke. Batek daki nola garatuko den D eredua, baina edozein eratan, krisia izatekotan euskararen hazkunde krisia litzateke, eta halakoen ondoren, egoera egonkortu eta indartzea litzateke logikoena, bai eskola publikoan eta baita ikastoletan ere, baina hori ikusgai da oraindik.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”.