argia.eus
INPRIMATU
Darpon EAEko Legebiltzarrera, Osakidetzako oposaketen inguruko esplikazioak ematera
  • Uztailaren 19an azalduko da Jon Darpon esplikazioak ematera, LAB-ek adierazi duenez

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 04a
Argazkia: irekia.euskadi.eus

Asteartean, Osasungintzako mahai sektorialaren bilera ostean iragarri dute sindikatuek Darponen agerraldia. Agerraldia 2016-17ko oposaketen gaur egungo egoeraren berri emango du sailburuak,besteak beste, bertan behera geratu diren azterketen egoeraz.

Lau oposaketa daude administratiboki geldirik eta kanpo eragile bati eskatu zaio horien emaitzak aztertzeko. Emaitzak parlamentuan eskainiko ditu Darponek.

Bilera eta gero LAB-ek salatu du jaurlaritzak“ez duela inolako informaziorik eman Osakidetzako oposaketen inguruan”.

CCOOk gehitu du ia amaituta daudela espedienteak eta uste du “uztailaren 19 baino lehen” ere jaso dezaketela informazioa.