Dardarizoa

  • Kafeteraren edukieraren erdia edalontzira iraulita jarri naiz sukaldeko mahaian, eguna hasi besterik ez bada egin ere bizigarri dosi potentea patxadaz barneratzea eskatzen baitit datorrenak. Nola diren gauzak, martxoaren 8 honetarako deitutako bezalako greba dinamikak behar dituela batek serioski hausnartzeko planto egiteak lehen begiratuan erraza eman dezakeen arren, irudipen horrek asko duela kasu honetan behintzat ikuspegi heteropatriarkaletik, eta hasierako uste horren kontrara, estrukturala eta etengabekoa den indarkeria jasaten dituenarentzat (sorpresa!) dezenteko esfortzua eskatzen duen zerbait dela egitura zapaltzaile horren aurrean tinko gelditzea.


2018ko martxoaren 09an - 10:08
Argazkia: ELA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hainbestekoa, ezen batzuentzat, zapalkuntza faktore ugarik baldintzaturik bizitzeagatik, planteatu ezina dela. Horren adierazgarri ditugu, urrutira joan beharrik barik, goizeko une honetan Bilboko Bizkaiko Zubian omentzen ari diren emakumeak*, gehienak zaintzara eta etxeko lanetara dedikatzeagatik grebara joan ezingo direnak. Ahal dugunok, baina, geure onena emango dugulako uste sendoaz iraulki dut kafea. Txupa beltza jantzita, martxan jarri naiz.

Eguzkia ere aldeko, burua tente egin dut metro sarrerarako tartea. Bidean, lehenengo bat, gero beste bat, eta aurrerago beltzez jantzitako eta kolore moredun besokoak zein osagarriak zeramatzaten beste hainbat emakumerekin* gurutzatu naiz. Pentsatu baino gehiago garela ohartu berri denaren sorpresa aurpegieraz, iheskor bada ere, elkarrekin konplizitate begiradak gurutzatu ditugula iruditu zait. Zirrarak hartu nau osorik, eta Zazpi Kaleak geltokian jaistearekin batera ikusi dudanak emozio guzti horren eztanda eragin du nire barnean. Greba eguneko egitaraua zabaltzen duen kalejira feministari ekiteko elkargune den Unamuno plazara doan irteera beltzez eta morez jantzitako emakumez* gainezka ikustean oilo-ipurdia jarri zait. Liluraturik, ia korrika atera naiz kanpora.

Gainezka, gelditu gabe heltzen zebilen jende andanarentzako beharrezko espaziorik barik aurkitu dut plaza. Berbaroa eta txilibitu hotsak giro-musikatzat. 11:00etan, puntual, kalejirari hasiera ematearekin batera, berbaroa aldarrikapen garrasi bilakatu eta txilibitu hotsei txalo zaparrada batu zaie. “Gora borroka feminista!” oihu artean ekin dio martxak Alde Zaharretik, Moyuatik pasa eta Udaletxe parerainoko ibilaldian egindako geldialdi guztietan indar erakustaldi ikaragarriak eginaz. Bertaratutako emakume* andana eta honen baitan antzeman zitekeen aniztasuna azpimarratu dituzte, emozioz gainezka, behin baino gehiagotan mikrofonotik. Zin dagit, neuk ere, azpimarratzeko modukoa zela. Askotariko eta bazter guztietako emakumeak* mundua gelditu eta indarrean den ordena kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala iraultzeko helburuarekin kaleak hartzen ikustea azpimarragarria ez ezik, historikoa ere badela esatera ausartuko bainaiz neu ere.

Goizeko kafe kankarroak emandako erregaia agortzear heldu naiz Bilbotik Ondarroara, gaurko greba egunaren bigarren zatia bertan igaro asmoz. Alamedan 19:00etan deitutako elkarretaratzearekin bat egin eta Biren bikote akustikoaren doinu lasaiekin eguna faltan jotzen nuen baretasunetik errepasatzeari ekin diot. 177 herrialdetako emakumeek*, tokian tokiko antolaketaren bitartez eta helburu komun batekin mundua gelditzeko saiakera arrakastatsua egin dute. Badirudi gaurkoa, dudarik barik, borroka feministaren mugarritzat jo dezakegula. Mugarria irudikatu eta guzti egin dut nire abstrakzio momentu horretan, eta bertan eroso atseden hartzear nintzela “txo, hau ez da hemen amaitu” esatera zetozen Andrabanda Feministaren lehen danbor hotsek salto batez berriro zutik jarri naute. Ez da derrigorrean altxatu eta ezinbestean martxan segitzera behartzen zaituen bultzakada horietakoa izan ordea, gehiago zeukan indarrez beteta eta oinak lurrean lehen baino oinatz ziurragoz pausatzera animatzen zaituen indarretik. Ahalduntzetik. Boteretzetik. Danbor doinuek eragindako dardarizoa barnean eta pauso sendoz egin dut etxerako bidea.

Atseden hartu eta mobilizazioetako irudiak ikusten jarri naizenean ezin izan ditut malkoak eutsi emozioaren emozioz, sentipen pertsonala zela uste nuenaren isla kolektiboa antzematean baitut han eta hemengo argazki eta bideoetan: dardarizo konkretu baten bulkadez oinak lurrean segurtasunez pausatzen zituzten milaka emakume tinko, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean planto eginez eta alternatiba feminista aldarrikatuz. Orduan ulertu dut dena: martxoaren 8 honetan eman den lurrikara feministaren adierazlea argia, horixe da zeharkatzen nauen dardarizoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


2020-03-09 | Dani Blanco
Argazki galeria-Martxoak 8

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.


Martxoak 8
Greba deitu zein ez, borrokarako eguna

Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]


2019-06-03 | Erran .eus
Martxoaren 8an Leitzaldeko greba feministarekin bat egin zuten bi kidek 600 euroko isuna jaso dute

Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]


Zuriketa moreari talka

2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]


Greben hari morea

Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]


Kapitalismo morerik ez, eskerrik asko

Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]


Martxoak 8, greba feminista
Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]


Loreak eta aholkuak

Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]


Eguneraketa berriak daude