Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.
Libertimendua Nafarroa Behereko hainbat herritako inauterietan egiten den artedrama da. XX. mendeko zenbait garaitan ohiturak indarra galdu bazuen ere azken urteetan indarra hartzen ari dira. 2005etik ari dira plazaratzen Libertimendua Donibane Garazin (NB), segidan etorri ziren Amikuzekoa (NB) eta Bankakoa (NB), eta urtetik urtera herri gehiagotan ospatzen dira. Nafarroa Beheran ez ezik, euren ereduari jarraituta 2019an Iruinkokoa (N) kaleratu zuten Iruñean eta aurten Añorgan (G) ere ari dira prestatzen lehengo aldiz.
Garaziko libertimendua bertan behera uztea erabaki dute, zirtziletan parte hartzekoa zen Leire Iribarne musikaria zendu baita pasa den astean. Otsailaren 27an egitea zegoen aurreikusita.
Otsailak 6, igandea
Otsailak 13, igandea
Otsailak 26, larunbata
Otsailak 27, igandea
Martxoak 5, larunbata
Martxoak 12, larunbata
Martxoak 13, igandea