Berrizko Udalak, hala nola herriko hai batzordeak, dantza taldeek eta zenbait herritarrek sinatutako agiria argitaratu du dantzan.eus webguneak. Adierazi dutenez, urratsak egingo dituzte bertako jaietan ohikoak diren dantza saioetan, aurrerantzean, emakumeen parte hartzeari ateak irekitzeko. Hona hemen agiri osoa dantzan.eus-en publikatu bezala:
Historikoki, Berriz herri dantzaria izan da eta dantzarekiko zaletasun handia dago gure herrian; antolatzen diren dantza saio, jaialdi, ekitaldi etabarretan jendea beti hurbiltzen da. Auzoetako jaietan ere dantza saioek euren lekua daukate eta zer esanik ez San Pedro eta Santa Isabel jaietan, dantza saioek garrantzi eta ikusmira handia dute.
Dantza zaletasun horretan, eta dantza ekitaldi horietan guztietan, zein da emakumearen papera? Zein izan da historikoki? Emakumeek, gizonek bezala parte hartzen dute Euskal Dantzan? Zer da tradizioa?
Galdera hauei erantzunez, Berrizen sortu da eztabaida. Emakumeen presentzia bermatuta al dago gure dantza saioetan?
Esan beharra dago, galdera hauek eta eztabaida hauek herriko jendearen artean sortu zela eta horri erantzun nahian, Udalak, herriko dantza taldeak, herriko partaideak, zinegotziak eta teknikariak martxan jarri zituen eta hainbat batzar egin ziren.
Lantalde honetan eta prozesu honetan atera ziren ondorioak honako hauek izan ziren:
Udalak, erakunde publikoa den heinean, emakumeen presentzia bermatu behar du gizarteko arlo publikoan eta ezin du ekintzarik antolatu, non, emakume izateagatik, hau kanpoan utzi dezakeenik.
Dantza tradizionalaren kasuan eta Berrizko jaietako dantza formatuan batez ere, gaur egun emakumeek ez dute parte hartzen.
Hau kontutan izanik, Berrizko Udalak, emakumeen presentzia bermatu eta bultzatu egin behar du dantza tradizionalean eta jaietako dantza ekitaldietan.
Gaia jorratu ostean eta hainbat hausnarketa egin eta gero, Berrizko Udalak honako hau adostu zuen, lantalde eragilearekin, Berrizko dantza tradizionalaren inguruan:
Sinatzaileak: Berrizko Udala, Berrizko jai batzordea, Iremiñe dantza taldea, San Lorenzo dantza taldea eta zenbait herritar.
Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra