Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak. Lapurdiko beste hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.
Urtarrilak 6 larunbata
Urtarrilak 7 igandea
Urtarrilak 13 larunbata
Urtarrilak 14 igandea
Urtarrilak 20 larunbata
Urtarrilak 21 igandea
Urtarrilak 27 larunbata
Urtarrilak 28 igandea
Otsailak 3 larunbata
Otsailak 4 igandea
Otsailak 10 larunbata
Otsailak 11 igandea
Otsailak 18 igandea
Otsailak 24 larunbata