Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan. Dantza garaikideak formatu txikiko obren bidez, eremu publikoa hartuko du.
Jaialdian, Aterpean programaren barruan, honako lan hauek estreinatuko dira: Larrua Proiektuaren “Akullu” (Gasteiz) eta Javier Guerreroren “(B)aso” (Bartzelona). Dantza Hirian jaialdiak IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten jarraitzen du. Horrela, bertan izango dira: Amaia Elizaran (Donostia), Lasala (Donostia), Larrua Proiektua (Gasteiz), Myriam Pérez (Irun) eta Colectivo Eflirkoa (Baiona). Gainera, Dantzaz / Atalak 2.0 Proiektuak (Errenteria) Eneko Alcarazen (Hondarribia) eta Matxalen Bilbaoren (Bilbo) koreografiak aurkeztuko dira.
Irailak 15 larunbata, Donostia
13:00 Dantzaz "Bero Gabe" Eneko Alcaraz. Katalunia plazan.
17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Nautikon.
18:30 Marco Flores "Extracto Abierto". Nautikon.
19:30 Dantzaz "Amarrak" Matxalen Bilbao. La Bretxa merkataritzan.
20:00 Lamajara Danza "Almágica". San Telmo Museoko esplanadan.
Irailak 16 igandea, Donostia
17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera).
18:30 Carla Diego "Plangére". Blas de Otero plazan (Tabakaera).
19:00 Amaia Elizaran "Block". Andre Zigarrogillen plazan (Tabakalera).
19:30 Los Moñekos "We-Ding". Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera).
Irailak 22 larunbata, Hendaia
17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Gaztelu Zahar frontoian.
17:30 Myriam Perez Cazabon "Nere Azalean Arrotz". Gaztelu Zahar frontoian.
17:45 La Macana "Ven". Gaztelu Zahar frontoian.
Irailak 23 igandea, Irun
18:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Zabaltza plazan.
19:00 Carmen Fumero y Miguel Ballabriga "Un poco de nadie". Zabaltza plazan.
19:15 La Macana "Ven". Zabaltza plazan.
Irailak 28 ostirala, Errenteria
17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Xabier Olaskoagan.
18:30 Lasala "L.U.". Xabier Olaskoagan.
19:00 La Intrusa "Bilie Jean". Herriko Plazan.
19:30 Javier Guerrero "(B)aso". Koldo Mitxelena plazan.
Irailak 29 larunbata, Baiona
16:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. MVC Polo Beyris-en
17:30 Collectif Eflirkoa "Suites pour Espaces Urbains". MVC Polo Beyris-en
18:00 Javier Gurerrero "(B)aso". MVC Polo Beyris-en
18:15 Proyecto Larrua "Akuilu". MVC Polo Beyris-en
Irailak 30 igandea, Pasaia
12:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Donibane Plazan.
13:00 Proyecto Larrua "Akuilu". Donibane Plazan.
13:30 Javier Guerrero "M:7 Gonala". San Pedro enbarkaderoan.
Irailak 30 igandea, Hondarribia
17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. San Pedro kalean.
18:30 Montón de paja y trigo "Business World". San Pedro Kalean.
19:00 Ivan Benito "Galapago". Santiago Plazan.
Informazio gehiago: Dantza Hirian 2018 programazioa (pdf)
bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz.
Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.