argia.eus
INPRIMATU
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak
  • Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Helburua da dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako udalerri txikietara eramatea.

dantzan.eus 2024ko irailaren 03a

Iraileko azken hiru asteburutan, astero eta udalerri bakoitzean bi ekintza egingo dira. Batetik, larunbatetan, bitartekaritza-jarduerak, mugimenduko, ahotseko eta plastikako partaidetza-tailerren bidez. Eta bestetik, igandeetan konpainien emanaldiak arte eszenikoez eta udal-ondareaz gozatzeko.

Guztira, bederatzi dantza emanaldi izango dira. Irailaren 15ean Larraulen NODEk Batu lana aurkeztuko du, Jone Amezagak eta Manu Gaignek Remedios Vals eta Mari Zaunkak Leiho zikin, zeru garbi. Irailaren 22an Borja Bordonaberen Solo ikuskizuna, Neri(h)ari-ren Nere azalean arrotz eta Proyecto Larruaren Idi begi ikuskizunak izango dira Mutiloan. Azken saioa Altzon izango da eta bertan izango dira DAB, Cielo Raso eta Osa+Mujika konpainiak Nun zira?, Reset eta Bueltaxka emankizunekin.

LABO GEO ekimena LABO programaren barruan kokatzen da. LABO programa 2017an sortu zen Donostian, NODE dantza eta performance konpainiaren eskutik arte eszeniko garaikideen sorkuntzarako eta aurkezpenetarako espazioak sortzeko helburuarekin.

Egitaraua
Larraul

Irailak 14 larunbata: lantegia.

Irailak 15 igandea, dantza emanaldia 12:00etan, Larraulko plazan.

Mutiloa

Irailak 21 larunbata: lantegia.

Irailak 22 igandea, dantza emanaldiak, 12:00etan, herriko plazan.

Altzo

Irailak 28 larunbata: lantegia.

Irailak 29 igandea, dantza emanaldiak, 12:00etan, Batzarremuñon.