argia.eus
INPRIMATU
“Dantza egitea alfabetoa bezalakoa da, hizkiak ikastea ez da irakurtzea bezain dibertigarria”

2006ko maiatzaren 08a

"Mutilek neskek bezain gogoko dute dantza egitea, baina heziketa dela-eta, beraiekin arazo gehiago dugu. Nik uste nuen semeak hezita zerbait lor genezakeela, baina gurasoak hezi gabe ezer egiterik ez dugula konturatu naiz. Udaleko Hezkuntza sailarekin kontzertu pedagogiko ugari egin eta haurrak dantzaren munduan hezi egiten ditugu. Irtetean ikusitakoa egiten dute guztiek, mutilek zein neskek. Baina etxera heldu eta mutilek baleta ikusi dutela esaten dutenean, 'zu futbolera eta utzi baleta albo batera, nesken kontua da eta' esaten diete. Aita da heziera txarrekoa". (2006/05/08)