169 aldeko boz, 8 kontra eta 33 abstentzio. Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkurak, bizitegi turistikoen arautzea deliberatu du, konpentsazio sistema baten bidez.
Astean zehar eztabaida bizia izan bada ere, eta Elkargoan ere hiru oreneko solasa izan bada 20 interbentziorekin, azkenean aise pasatu da deliberoa. Ekainaren lehenetik goiti beraz, denbora laburreko alokairuak ez dira egiten ahalko plataformen bidez, salbu, ondoan urte guztirako beste bizitegi bat ez bada alokairuan emaiten urte guzirako. Daniel Oltzomendi, turismoaz arduratzen den presidente ordearekin mintzatu da Jose Luis Aizpuru.