argia.eus
INPRIMATU
Daniel Mate donostiarra, Euskal Herriko aberatsena
  • Forbes aldizkariak Espainiako Estatuko 100 ondare handienen zerrenda argitaratu du, eta donostiar bat ageri da Top 10-ean: Daniel Mate enpresaria. Duela gutxi arte Glencore meatzaritza multinazionaleko zuzendaritzako kide izan da Mate, eta Asturiasko Zinc enpresako zuzendaritzako kide ere izan zen. Forbesen arabera, 2.200 milioi euroko ondarea dauka. Zerrendako lehenengo euskal herritarra da, eta zerrenda osoko hamargarrena. Azken urteotan zerrendako lehenengo hogeien artean egon da, baina lehengai industrialen prezioen igoera handiaren ondorioz, donostiarrak Glencoren dituen akzioek 2020an baino 1.000 milioi euro gehiago balio dituzte aurten.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2021eko azaroaren 03a
Daniel Mate enpresari donostiarra. (Argazkia: 'Expansion' egunkaria)

Mate ez da zerrendako euskal herritar bakarra, beste sei daude: 27. postuan Jose Maria Aristrain, 42.ean Juan Luis Arregi, 43.ean Victor de Urrutia Vallejo, 71.ean Jose Maria Galindez Zubiria, 83.ean Carmen Ibarra eta 98.ean. Joseba Grajales. Era berean, 17. eta 18. postuetan Jon eta Francisco Riberas Mera anaiak daude; ez dira euskal herritarrak, baina euren enpresen artean ikurra den Gestamp multinazionala bai.

Bestalde, zerrendako lehenengo postuetan ez da ezustekorik izan, Amancio Ortega Inditex multinazionaleko burua baita lehenengo sailkatua, 67.000 milioi euroko aberastasunarekin. Bigarren postua ere ortegatarren etxean gelditu da, enpresaburu galiziarraren alaba Sandra Ortega Mera baita Espainiako Estatuko bigarren aberatsena, 6.300 milioi euroko ondarearekin.