argia.eus
INPRIMATU
Danborradan Loiolako militarrekin ez jotzea erabaki du Donostian Txomiñeneko auzo elkarteak
  • Iaz sortu zen danborrada auzoan, Lanberri auzo elkarteak sortuta, eta beste geldialdien artean, Loiolako militarrekin, elkarrekin zubian jotzeko geldialdia egin zuten. Auzotarrek kontatu dutenez, “horrek auzoan tentsio handia sortu zuen” eta, Whatsapp taldeetan aurreko asteetan “tonu oso gogorreko eztabaidak” izan ziren. Azkenik, sansebastian egunean pintada faxistak agertu ziren auzoan, eswastikekin eta “Chomin es España” eta halakoak esanez.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Xalba Ramirez @xalbaram 2024ko urtarrilaren 19a

Urak baretu eta zenbait hilabetetara, Lanberri auzo elkarteak bilera monografikoa egin zuen bere bazkideen artean, gaia lantzeko, eta ia aho batez erabaki zuten hemendik aurrera “militarrekin ez jotzea”. Horren berri emanez, komunikatu bat mugitu zuten bazkideen artean. Bertan, Lanberriko kideek salatu zutenez, sare sozialetan eta Whatsapp taldeetan irainak jasan behar izan zituztela, besteren artean. Erabaki hartan, Martuteneko kartzela parean ez jotzea erabaki zuten baita ere.