Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.
Jatorrizko herrien erreserbako ondare naturala eta lurralde sakratua suntsitzearen aurka altxatu dira azken hilabeteotan, bai erreserbako siuxak, bai eurekin bat egin duten beste makina bat ekintzaile ere. “Lan hau arduratsu bukatzeko modu onena da oliobidearentzat bide alternatiboak bilatzea”, adierazi dute AEBetako Gobernutik.
Gaiaz sakonago:
Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken