Ignacio Robles suhiltzaile ezagunak aurtengo edizioan igaroko dituzten hainbat hiri eta puntu aztertu ditu, eta bertan gertatutakoak salatu, sare sozialen bidez
Igandean automobilismoak duen lasterketa garrantzitsuenetako bati emango diote hasiera: Dakar 2020a. Urte asko dira Hego Amerikan antolatu izan dutela, baina aurten Saudi Arabian ezagutuko dira moto, auto eta kamioirik onenak zeintzuk diren. Urtarrilaren 17ra bitarte bidaia luzea dute gidariek, baina egingo duten ibilbideko toki eta hiri asko lasterketatik harago doazen aferengatik egin dira ezagun.
Ignacio Robles, Bilboko portuan arma kargamentu batean parte hartzeari uko egin zion suhiltzaile ezagunak, ibilbideko gune horiek aztertu eta Saudi Arabia "estatu terroristak" Espainiako Estatuarekin duen zerikusia salatu du sare sozialen bitartez. Hona Twitter bidez zabaldu duen haria:
Hilo imprescindible para sacarle el máximo jugo a este Dakar sangriento de 2020 ⬇️
Lugares que @Csainz_oficial, @naniroma, @alo_oficial y @joanbangbang88 podrán disfrutar en su aventura mientras blanquean a un estado terrorista, ¡no te lo pierdas!#BoicotDakarSaudi pic.twitter.com/ubjYdPkqCs
— inarobles (@inarobles13) 2 de enero de 2020
Aztertu duen puntuetako bat Jeddah hiria da. Roblesek gogora ekarri duen bezala, Bilbotik 12.000 tona arma bidali zituzten Saudi Arabiako portu horretara, besteak beste, Yemeni militarki eraso egiteko. Automobilismo lasterketako beste hainbat puntu ere lotuak daude armagintza eta Espainiako Estatuarekin. Roblesek Saudi Arabiaren politika "faxista" salatu du.