argia.eus
INPRIMATU
D ereduan ikasteagatik hamar lagun truke-programa batetik kanpo Nafarroan
  • D ereduan ikasteagatik hamar ikasle truke-progama batetik kanpo utzi ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak, ikasleek proiektuan parte hartzeko baldintza guztiak betetzen dituzten arren.

Ane Lusarreta 2014ko maiatzaren 15
Hautatutako 46 ikasleetatik bat ere ez da D ereduan ikasten ari dena.

UPNren gobernuak truke programan parte hartzeko ezarritako baldintzak ondorengoak dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan egotea, ikastetxean frantsesa ikastea eta gutxienez zazpiko nota izatea.

Hautatuak izan diren 46 ikasleen artean, ordea, ez dago D ereduan ikasten duen ikaslerik. Truke-programatik kanpo gelditu diren hamar gazteek zerrendako azken zazpi ikasleek baino nota hobeak badituzte ere.

Eunate, Larraintzar, Iturrama, Biurdana eta Alaitz ikastetxeetako hamar ikasleen familiek Hezkuntza Departamentuan adierazi dute ez daudela ados erabakiarekin, eta “ikasle guztien arteko berdintasun eskubidea” bermatzeko eskatu dute.