argia.eus
INPRIMATU
D ereduari buruzko txostena existitzen da eta Nafarroako Gobernuak erakuts dezake
  • Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko ikastetxeak ikertu dituela frogatzen duen dokumentua argitara eman dezakeela esan du Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek. 

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 22a
Hekuntzaren manipulazioaren kontra Iruñean egindako mobilizazioa. (Arg: Stee-eilas.org)

Hautsak harrotu ditu txostenak. Izan ere, Espainiako Gobernuak esan du ez dela existitzen; baina dena den, existituko balitz ere, horren berri eman beharrik ez lukeela. Deus ez du argitu, beraz, Exekutiboak.

Iribasen esanetan oinarrituz, dokumentua egon badago. “Erreserbatutako agiria” dela azpimarrutu du, eta “egin duenak baimentzen badu” baino ez du plazaratuko.

Gaiak sortutako iskanbila kritikatu du, eta berria “luzatu nahi izatea” leporatu die hainbat sektorei, zehazki “abertzaletasun erradikalarekin lotura dutenei”.

Eskolako materiala ere ikusmiran

Eskolako materiala ere aztertzen ari da Nafarroako Gobernua, “curriculuma betetzen den jakiteko”.

“Akatsa” zuten 28 material topatu dituztela nabarmendu du kontseilariak: “Nafarroako historia manipulatzen zuten, Euskal Autonomi Erkidegoko historiarekin lotuz”. Dioenez, material gehiago dute oraindik aztertzeke.