Diskriminaziorik ez eta Ingelera etorkizuna da dioten orriak banatu dituzte hainbat etxetan.
Nafarroako Gobernua D ereduaren aldeko kanpaina egiten ari den bitartean, kontrako eskuorriak banatu dituzte Castejonen eta Tuteran, Diskriminaziorik ez eta Ingelera etorkizuna da leloekin.
PISAn, EAEko hezkuntza emaitzak txarrak izan direla dio panfletoetako batek eta Nafarroako Gobernuak "kosta ahala kosta" ezarri nahi duela euskara. "Euskal nazioa delakoaren eta Euskal Herriaren hizkuntza" egin nahi izatea leporatzen diote agintean den exekutiboari.
Gutxieneko ratioetara ez ziren iritsi iaz Nafarroako "eremu ez euskaldunean", eskariak "sakabanatuta" egon ziren, baita "informazio eskasia" ere, Nafarroako Gobernuak berak esan duenez. Horregatik, zentralizatu eginen dute eskaintza, iazko ikasturtean egindako hutsei erantzun nahian: hamalau zentrotan eskainiko dute D eredua. Honako hauetan, hain justu: Elvira España (Tutera), La Cruz (Allo), Virgen del Soto (Caparroso), Dos de Mayo (Castejon), San Miguel (Larraga), Angel Martinez Baigorri (Lodosa), San Fausto (Ancin), Santa Maria (Los Arcos), Luis Gil (Zangoza), Espinal Olcoz (Mendigorria), Juan Bautista (Azkoien), Marques de la Real Defensa (Tafalla), Otero de Navascues (Cintruenigo) eta Elvira España (Tutera).
Bilerak antolatu ditu Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan, eremu ez euskalduneko familiek D ereduaren berri izan dezaten. Urtarrilaren 30ean ekin zieten bilkurei.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.
Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.
Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.
Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.