argia.eus
INPRIMATU
D ereduan matrikulatzeko zergatiak
  • Horiek jaso eta bideo batean eman ditu Altsasuko Udalak, guraso altsasuarrak euren seme-alabak euskarazko ereduan matrikulatzeko gonbidapena egitearekin batera.

Guaixe .eus @guaixe 2017ko otsailaren 09a

D ereduan zergatik matrikulatu behar den argudiatzen dutenen artean daude Izaskun Etxeberria (D ereduko irakaslea), Eduardo Aldasoro (hizkuntzetan aditua eta Nafarroako Gobernuko langilea), Saioa Larraza (hizkuntzalaria), baita Altsasuko alkatea eta talde guztietako zinegotziak, UPNkoa salbu. Bideoa elebiduna da, azpidatziekin.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra