D eredua zabaltzeko ahalegin handiagoa egiteko eskatu dio Sortzenek Nafarroako Gobernuari

  • Maiatzaren 21ean Iruñean ospatuko duten jaiaren etekin ekonomikoaren parte bat Nafarroako zonalde diskriminatuan dauden D ereduko lerro berriak laguntzeko bideratuko dute, Haizea egitasmoarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 02an - 09:30
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

D ereduan haurrak matrikulatu dituzten familiak zoriondu ditu Sortzen elkarteak eta positiboki baloratu du Allo, Erriberrin zein Aintzinen euskarazko lerroa zabaltzea; nolanahi ere, euskarazko eskaintzan, zenbait kasutan, "pauso txikiak" ere eman ez direlakoan dago: "Aldaketaren gobernua sartu zenean, euskararen inguruan hitz egiten duenean edo hitz egiten dugunean, bai administraziotik, bai euskalgintzarik ere, pauso txikiak ematearen beharra azpimarratzen da, behin eta berriro. Pauso txikiak, bai, baina eman behar dira pauso horiek", esan du Sortzen elkarteko Sergio Iribarrenek.

Eskola itxi baino lehen, D eredua zabaldu

Zarrakastelun eta Azkoienen, esaterako, lau eta bost eskaera egin dituzte haurrek euskaraz ikasteko, hurrenez hurren; nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak ez du D eredurik ezarri, eta, ondorioz, heldu den urtean haur gehiagok euskaraz izena emanda ere, ez dute euskaraz ikasteko aukera izanen.

Hori da, hain justu, Mendigorrian gertatutakoa: iaz zortzi familik eman zuten izena eta, aurten, beste bostek. Hezkuntza Departamentuak eskari hori aintzat hartu izan balu, zentro bat legoke jada eta hamahiru ikasle leudeke. Ez du halakorik egin, baina. Kexu da Sortzen, "herriko biztanleentzat suposatzen duen eskubideen urraketarengatik”.

Hori dela eta, dei egin du Sortzen Elkarteak: "Antzinan hartutako bidea" segitu behar dela dio: eskola itxi baino lehen, D eredua zabaldu behar delakoan dago, inguruko herri txikeitako ikasleak joan daitezen.

Aurrematrikulazio kanpaina ez da nahikoa

Aurrematrikulazioaren analisia egiterakoan, matrikulazio kanpaina hartu du gogoan Sergio Iribarren Sortzen elkarteko ordezkariak eta "eragin eskasa" duela aitatu. "Badakigu kanpaina komunitatibo soil batek familiek beren haurrak eredu batean edo bestean matrikulatzeko ez duela eragin handirik. Behar ditugu euskararen aldeko dinamika iruankorrak, urte osoan garatuko direnak".

Begi onez ikusi ditu Sortzenek irekitako hiru eskola berriak, “zabaltzen den D ereduko lerro bakoitza Vascuencearen Legearen paretan irekitako pitzadura” dela esan du Iribarrenek. Eta eskari bat paratu du mahai gainean: "Nafarroa XXI. Mendera begiratzea"; alegia, "aurreko garaietako legeak gainditzea" eta "euskarari ipinitako oztopoak atzean uztea".

Haizea egitasmoa, hegoaldea laguntzeko

Horretarako, Sortzen Elkarteak egitasmoa aurkeztu du gaur goizean: Haizea. Horri esker, maiatzaren 21ean Iruñean ospatuko duten jaiaren etekin ekonomikoaren parte bat Nafarroako zonalde diskiriminatuan dauden D ereduko lerro berriak laguntzeko bideratuko dute. 

"Faltan botatzen dugu inbertsio bat eta, zentzu horretan, erabaki dugu, gure kabuz, 21ean atera dugun diruaren parte bat hurrengo ikasturtean Nafarroako zonalde diskriminatuan zabalduko diren  D ereduko lerro horiek indartzea eta babeste, eta, nolabait ere, pertsona horien ongietorria irudikatzea", ziurtatu du Oihana Beloki Sortzeneko partaideak. 

Lau helburu dauzka Haizea egitasmoak: familien artean euskararen erabilpena "bultzatzea", eskolen artean auzolanean aritzeko guneak sortzea, aurre matrikulazio kanpainan “jauzi kualitatibo bat” ematea eta familiak “babesteko eta zoriontzeko dinamika mobilizatzaileak indartzea”.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


2021-10-12 | ARGIA
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontratatzen diren zaintzaile batzuek ez dakite euskaraz

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]


2019-05-20 | ARGIA
Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]


2019-05-17 | ARGIA
Euskara ardatz, Sortzenen festa ospatuko dute igandean Iruñean

Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]


2019-04-11 | ARGIA
Sortzen jaia, maiatzaren 19an Iruñean

Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak antolatzen duen jaia maiatzaren 19an egingo da, Iruñeko Takonera lorategien inguruan.


2018-10-24 | Errigora
Bosgarren urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak... [+]


2018-05-21 | Ahotsa.info
Euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren aldeko aldarriak uztartu ditu Sortzen jaiak giro paregabean

Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia ospatu da gaur. Milaka eta milaka lagun batu dira euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren alde.


Besarkadak euskarazko hezkuntzaren alde Erriberrin

Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.


Herriarekin bat egiten duen eskola aldarri, apirilaren 21ean egingo dute jaia Sakanako ikastetxe publikoek

Hamabost udalerri eta bederatzi eskola publiko ditu Sakanak. Sortzen Elkartearen baitan dauden herri eskolak dira eta eskola eta herria, biak bat eginik, “hori da Sortzen Elkartearentzat nahi eta amesten dugun Hezkuntza Sistemaren oinarria: herriaren beharrei erantzungo... [+]


2018-03-27 | ARGIA
Sortzen-eko aurtengo jaiaren abestia egin du Afu taldeak: “EgunOn”

Abesti honekin alaituko du Afu taldeak aurten Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniuti parkean egingo den festa. Egun on!, esan nahi du Sortzen elkarteak egunero eta horretarako jarrera hau bultzatuko duen EuskaraKilo pertsonaia sortu dute, iazko IkasKilo barraskiloari segida... [+]


Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Zenbat jaialdi berdin (edo oso antzeko) ezagutu ditugu azken urteotan Euskal Herrian? Izenagatik desberdinduko genituzke agian, baina egitarauari eta antolaketari begira zenbat makro-festa ikusi ditugu herri batean eta bestean? Gastatzeko gure ahalmenaz gaindiko dirua genueneko... [+]


Milaka lagun elkartu dira euskal eskola publikoaren jaian, hezkuntzaren burujabetza aldarrikatzeko

Milaka lagun elkartu dira Sortzen elkarteak antolaturiko D ereduaren aldeko festan. Urte osoan egindako lana ospatzera Iruñera hurbildu diren pertsonei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek eta Sortzen hezkuntzaren burujabetza lortzeko sortu zela gogorarazi dute.


Sortzenen jaia Iruñera itzuliko da eta “auzolanean” egingo da

Eskola guztien artean antolatuko da auzolanean eta IkasKilo, hezkuntza komunitateko barraskiloa izanen da festako pertsonaia. Hezkuntzaren inguruko eztabaida berriak sustatu nahi ditu elkarteak jaiaren bidez.


Eguneraketa berriak daude