Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide desberdinak eginez.
Cyclopotes elkarteak xedea du urte guzian itsuek kirola egin dezaten, partikularki bizikleta, haien ongizatea, aisialdia eta osagarriaren bermatzeko. Horretarako, tandemak badituzte. Gehienak bizikletaz ibiltzeko hurbiltzen badira ere, zenbaitzuk hurbiltzen dira ere apairuetan parte hartzeko, edo, logistikan laguntzeko. Larunbat guztiz ateraldi bat egiten dute, gainera, hiru aldiz urtean egun osoko ateraldia ere egiten dute ostatuan bazkalduz, azkenik, urtean behin, egun batzuetako egonaldia antolatzen dute, gauak barne, joan den astean egin duten bezala; Amikuze eta Oztibarren. Kide gehienak Angelu ingurukoak badira ere, barnealdetik ere bada joaten denik.
François Clavier Cyclopotes elkarteko presidenteak, dei egiten die ikusmenik gabeko jendeer hurbil daitezela elkartera.