argia.eus
INPRIMATU
Currilingua
Korsikan antolatu duten Korrikaren bigarren edizioa
  • Korsikera sostengatzeko helburuz antolatu dute 110 kilometroko lasterketa. Igande honetan abiatuko da Aleria herritik eta uztailaren 6an iritsiko da helmugara, Bonifaciora.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 23a
Currilinguaren lehen edizioko irudi bat

Korrikaren funtzio eta filosofia bera duen Currilingua ekimena antolatu du Korsikan Parlemu Corsu elkarteak. Ekainaren 26an abiatuko da Aleriatik eta uztailaren 6an helduko da Bonifacio hirira.

Bigarren edizioa dute aurtengoa, eta bistan da, biltzen duten dirua korsikeraren inguruko proiektuak sostengatzeko eta diruztatzeko erabiliko dute. Arrakasta polita jaso zuen lehen edizioak: