argia.eus
INPRIMATU
CUPen egoitza nagusian pintaketa espainolistak egin dituzte
  • CUP alderdi independentista kataluniarrak salatu du urtarrilaren 2an pintaketa espainolistak egin dituztela Bartzelonan daukaten egoitza nagusian.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 03a

L'Alerta webguneak informatu duenez, "Viva España" (Gora Espainia) dioen pintaketa egin dute oraingo honetan CUPen egoitzan.

Ez da, nolanahi, hautagaitza ezkertiarraren egoitzak jasan duen mota honetako lehen pintaketa. Besteak beste, joan den urriaren 9an egoitzako atea erretzen saiatu ziren, baita silikonaz zigilatzen ere.

CUPek sare sozialen bidez adierazi du ez dutela "atzera egingo" eta "beldurrik gabe" egingo dutela aurrera.