argia.eus
INPRIMATU
CUPek ohartarazi du Kataluniako Legebiltzarra utziko duela erreferendumaren data zehazten ez bada
  • Erreferendumerako data jar dezala eskatu dio CUPek Generalitateari, beranduenez irailera arteko epean. Eskaria betetzen ez bada parlamentua uzteko aukera aurreikusten dutela ziurtatu dute, legealdiaren amaiera eragiteko.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 27a
Eulàlia Reguent CUPeko legebiltzarkidea

“Legealdia amaitzeko bide posible guztiak aztertuko ditugu erreferendumaren data zehazten ez bada”, adierazi du Eulàlia Reguent CUPeko legebiltzarkideak 3/24 TV3an egindako elkarrizketan.

CUPek Generalitatearen aurrekontuak babestu zituen iragan astean, baina baldintza bat ezarri zuen: maiatzerako erreferenduma prest egotea. Gobernuari eskatu zioten aurrekontuak onartu ondoren galdeketaren data zehaztu zezala.