argia.eus
INPRIMATU
CUPek dio “eskuina estutu eta ezker instituzionala estresatzeko” sartu dela Kataluniako Parlamentuan
Jon Torner Zabala @jtorner 2012ko abenduaren 05
CUPeko hiru ordezkari parlamentarioak atzo.

CUPeko ordezkarien hitzetan hezkuntza ministroak arazo bat du esku artean, Katalunian ez delako erreforma aplikatuko, “herritarren desobedientzia zibil eta baketsuari esker”. Fernandezek adierazi du CUPen agenda politikoa ez duela Parlamentuak zehaztuko, “kaleak” baizik. Autodeterminazioaren inguruko erreferendumaren alde lan egingo dutela diote, eta galdeketa abian den legealdian egingo ez baliz, “demokraziaren historiako hauteskunde iruzur handienetakoa” izango litzatekeela nabarmendu dute. CUPek “hauteskunde iruzur” gisa definitu ditu ere CiUk iragarritako 4.000 milioi euroko murrizketak, hauteskundeen ostean eman duelako erabakiaren berri.

Etxegabetzeak geratzeko, baliabide energetikoak nazionalizatzeko eta ustelkeria kasuak aztertzeko eskatu du besteak beste alderdi independentistak. Bereziki “Palau auziaz” eta osasun sektoreko ustelkeriaz mintzatu dira CUPeko ordezkariak: “Ikerketak amaieraraino heltzea eskatzen dugu”.