argia.eus
INPRIMATU
CUPek bere telebistako publizitate tartea utzi die Movistarreko grebalariei
  • Movistarreko langile azpikontratatuek 30 segundoko tartea izango dute Herrialde Katalanetako TV3 eta BTV telebista publikoetan. CUP taldeak udal hauteskundeengatik egokitutako publizitate tartea utzi die grebalariei beren egoera azaldu eta erresistentzia kaxaren kontu korrontearen zenbakia erakusteko.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 20a
Movistarreko langile azpikontratatuak greban daude. (Argazkia: La Izquierda Diario).

Kanpainak irauten duen hamabost egunetan, 30 segundoko 30 publizitate bloke dagozkio CUPi TV3n, Hauteskunde Batzordeak zehaztutakoaren arabera. Guztira dagozkien 15 minutuak Movistarreko grebalariei utzi dizkiete, gatazka lehenago amaitu ezean behintzat.

Grebalariak emititzen ari diren spota:

Informazio gehiago:

- Telefonicako ordezkaritzak ez ditu grebalariak mintzakide gisa onartu lehen negoziazioan.

- "Esklabotza egoeran gaude, horregatik greba", elkarrizketa Angel Circujanorekin, Gipuzkoako Greba Batzordeko kidea.